Aiz: “Topoak eta AHTk Donostia eta Gipuzkoako garraioa eraldatuko dute”

Euskadik Gasteiz-Burgos tarterako trafiko mistoko lotura nahi duela helarazi dio Tapiak Sustapen ministroari
February 15, 2018
Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Administrazio Orokorrak Euskal Y-aren eraikuntzarako hitzarmena aldatu eta enkomenda eguneratuko dute
February 15, 2018

Aiz: “Topoak eta AHTk Donostia eta Gipuzkoako garraioa eraldatuko dute”

  • ETS egiten ari den AHTren Gipuzkoako 17 tramoetatik 12 amaituta daude dagoeneko
  • Donostia eta Gipuzkoak garraioen erabateko aldaketari aurre egingo diote Topoaren saiesbidearekin eta Abiadura Handiko Trenarekin

Radio Nacional irratian emandako elkarrizketan, Antonio Aiz Azpiegitura eta Garraio sailburuordeak baieztatu du Abiadura Handiko trenari dagozkion lanak erritmo onean ari direla aurrera egiten. Aurreikuspenen arabera Eusko Jaurlaritza Gipuzkoan egiten ari den lan guztiak amaituta egongo dira 2019ko lehen hiruhilabeterako. Nahiz eta zati bakoitzaren beharrak ezberdinak diren, bakoitzean beharrezkoak diren aktuazioak egingo dira “Hernani-Astigarraga zatian izan ezik, gainontzeko zatu guztietan exekuzio maila %70-80 ingurukoa da eta horrek baikor izatera garamatza”.

2013a jarri da Euskal Trenbide Sare berria martxan jartzeko epemuga eta Sustapen Ministerioak baieztatu du “hirugarren lerroaren” lanak 2019rako amaituko direla, UIC zabalerako trenak Donostiaraino iristea ahalbidetuz, eta “Eusko Jaurlaritzaren desioa da, ordurako Donostian Abiadura Handiko Trenaren geltokiko lanak hasita izatea, euren 2018ko aurrekontu proiektuak jasotzen du beharrezkoa den aurrekontua. Hala ere teknikoko oso konplexua izango da urte honetan lan horiek hasita ikustea”.

ETSk eta ADIFek adostuta daukate dagoeneko Donostiarako proposamen teknikoa. Aurreratu den bezela, Tabakalerako eta Norteko estazioaren eremuan integratuko da geltoki berria. Intermodalitate osoa bilatuko da autobus geltokiarekin. Eusko jaurlaritza prest dago ETSren bidez Donostiako Geltokiko PROIEKTU KONSTRUKTIBOA lizitatzeko.

Donostiako Topoaren saihesbidea

Topoaren lanei dagokienez Aizek esan du “datorren azaroaren 8an sinatuko da replanteo akta” eta honekin hasiera emango zaie lanei. Aurreratu du hala ere, lehenengo lanak sarbideak prestatzeko eta egokitzeko izango direla, beraz, indusketa lanak ez dira berehalakoan hasiko.

Proiektuak eragin dituen kritika ezberdinen aurrean esan du saihesbidea, bere osotasunean, harria zulatuz egingo dela. Trenbidea sakonera oso handian egingo da, padura gune guztiak saihestuz eta harkaitz gogorra topatu arte jaitsiz, honela baldintza hobeak dituen materialean egingo da lana, inolako eragin kaltegarririk gertatzea galeraziz.

Comments are closed.