Eusko Jaurlaritzak Donostiako Abiadura Handiko geltoki berriaren eraikuntza proiektuaren lizitaziorako deialdia egin du

Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Administrazio Orokorrak Euskal Y-aren eraikuntzarako hitzarmena aldatu eta enkomenda eguneratuko dute
February 15, 2018
Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak eta Sustapen Ministerioak AHTaren Abandoko geltoki berriaren proiektua itxi dute
June 11, 2018

Eusko Jaurlaritzak Donostiako Abiadura Handiko geltoki berriaren eraikuntza proiektuaren lizitaziorako deialdia egin du

  • ETSk, Norteko geltokian trenbidea autobus geltokiarekin eta Tabakalera-Egiarekin integratuko duen proiektuaren erredakzio prozesua martxan jarri du.
  • Estatuko Administrazioarekin duela denbora gutxi eguneratu den Euskal Y-aren eraikuntzarako lankidetza hitzarmenaren eta enkomendaren ondoren, hiriko proiektu estrategikoetako bat aktibatu da, datorren 2018. urtearen amaierarako obra lizitatzeko helburuarekin.

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarea trenbide kudeatzailearen bitartez, Donostian egongo den Atotxako abiadura handiko geltokiaren eraikuntza proiektuaren erredakzioaren lizitaziorako deialdia egin du. Donostiako geltoki berria, duen definizioaren eta konplexutasun maila urriagoaren ondorioz, hiru hiriburuetan eraikiko diren Euskal Y-aren hiru terminalen artean lehenbizikoa izango da eta, gainera, hori eraikitzea Eusko Jaurlaritzaren esku egongo da, Sustapen Ministerioak Gipuzkoako adarra egiteko enkomenda orain denbora gutxi zabaldu eta gero.

Eraikuntza proiektuaren erredakziorako aurreikusi den aurrekontua 1.285.125 eurokoa da. Oraindik eraikuntza azterlanak obraren xehetasunak zehaztasunez definitzea falta den arren, geltoki berria, gaur egun Atotxan dagoen aldirietako terminalean kokatuko den eraikin berri eta bakarraren eraikuntzan oinarrituko da. Geltokiaren egungo fatxadaren arkitekturak orain arte bezala mantenduko da, proiektaturiko programa eraikin berrian integratuz.

Proiektu berria kale mailan planteatzen da, bi solairuko altuerarekin, eta Tabakalerako fatxada bistan utziko du. Horrela, geltokiaren estalkia, trenbideen gainean hedatuko den eta kulturgunearekin integratuko den plaza handi (terraza) bilakatuko da.

Geltokiak 540 m2 inguruko atari nagusia izango du; aldirietako, ibilbide ertaineko eta luzeko bidaiari guztiek konpartituko dutena. “0 solairu” horretan txartelak saltzeko eta bezeroei arreta eskaintzeko espazioa egongo da, 130 m2 ingurukoa, eta baita komunak, kafetegia eta jatetxea ere.

Proiektuak azpialdeko 3 igarobide aurreikusten ditu: horietako batek Donostia erdialdea Egia auzoarekin lotzen du gaur egun; azpialdeko beste bi igarobide egingo dira, ibilbide ertain-luzeko (UIC) eta aldirietako nasatara heltzeko bestea.

Ustiapenari dagokionez, distantzia ertaineko (Intercity) eta luzeko (UIC zabalera) trafikoek 3 nasa izango dituzte erdian. Nasa horietara heltzeko, bi mailen arteko lotura ezarriko duen azpialdeko igarobidea egokituko da. Sarbidea eskailera eta igogailu bitartez izango da atari nagusitik, eta 460m2 inguruko ontziratze gunea egongo da.

Aldirietako trafikoek, zabalera mistoarekin (hirugarren erraila) planteatzen diren alboetako bi trenbideak (1 eta 6) hartuko dituzte. Trenbide horiek merkantzietako trafikoekin konpartituko dira. Kasu horretan, nasarako sarbidea zuzena da, atari nagusitik egiten baita. Igarobide berria gaur egun dagoena baino iparralderago egongo da.

Proiektu berriari esker autobus terminal berrira eta 400 ibilgailu aparkatzeko tokia eskainiko duten bi aparkaleku solairuetara ere heldu ahal izango da. Horrela, intermodalitatea hobetzea eta toki horretan bat egiten duten garraio publikoko modu guztietako bidaiarien ibilbideak murriztea lortuko da.

 

Comments are closed.