Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Administrazio Orokorrak Euskal Y-aren eraikuntzarako hitzarmena aldatu eta enkomenda eguneratuko dute

Aiz: “Topoak eta AHTk Donostia eta Gipuzkoako garraioa eraldatuko dute”
February 15, 2018
Eusko Jaurlaritzak Donostiako Abiadura Handiko geltoki berriaren eraikuntza proiektuaren lizitaziorako deialdia egin du
February 15, 2018

Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Administrazio Orokorrak Euskal Y-aren eraikuntzarako hitzarmena aldatu eta enkomenda eguneratuko dute

  • Eusko Jaurlaritzak jarduketa gehiago hartuko ditu bere esku, Ezkioko geltokia, Astigarragako geralekua edo Bergara-Lezo tarteko larrialdi irteerak, besteak beste.
  • Datorren asteartean, Gobernu Kontseiluak hitzarmena eta enkomenda aldatzeko 2 dokumentuak onetsiko ditu, ondoren Ministro Kontseiluak berretsiko dituen agiriak.
  • Tapia sailburuak baieztatu du abiadura handia 2023rako helduko dela, eta Kupoaren Legeak Euskadi eraikitzeko eta herrialdea egiteko duen potentziala baloratu du.

Maiatzean sinatutako akordioak gertakari garrantzitsu berrietan izango du isla. Eusko Jaurlaritzak jarduketa gehiago hartuko ditu bere esku Euskal Yaren Bergara-Lezo tartean. Egiteko berriak Euskadiko Administrazio Orokorrari aginduko zaizkio, 2006ko apirilaren 24an, Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Administrador de Infraestructuras ferroviarias (ADIF) izenekoaren artean Euskadiko Trenbide Sare Berriaren eraikuntzarako jarduketak agintzeko sinatu zen Lankidetza Hitzarmenean sartutako aldaketen bitartez.

2006ko apirilaren 24an Lankidetza Hitzarmena sinatu zenean jaso ez ziren zenbait jarduketa jasoko dira orain:

a)    Ezkioko Geltokiaren eraikuntza. Hasieran aurreikusitako kostua 4,10 M€-koa da (BEZ Barne), Ezkioko Geltokiaren Oinarrizko Proiektua kontuan izanik.

b)    Astigarragako geralekuaren eraikuntza, ADIFek kudeatzen duen zabalera iberiarreko sarean. Hasieran aurreikusitako kostua 4,70 M€-koa da (BEZ Barne)

c)    Jarduketa gehiago egikaritzea Bergara-Lezo tartean:

−      Larrialdietako irteerak tuneletan, Batzordearen 2014ko azaroaren 18ko 1303/2014 zenbakiko Europar Batasunaren Araudiarekin bat etorriz. Hasieran aurreikusitako kostua 14,18 M€-koa da (BEZ Barne).

−      Jarduketa gehigarriak: hegalak egonkortzea eta zeuden iturburuetan sortu diren eraginak lehengoratzea. Hasieran aurreikusitako kostua 1,72 M€-koa da (BEZ Barne).

Hitzarmen berriaren helburua, 2006ko apirilaren 24an Euskadiko Trenbide Sare Berria eraikitzeko sinatu zen Hitzarmenaren bosgarren klausula eguneratzea da, Bergara eta Irun artean luzatzen den tartearen egikaritze kostuetan onetsi eta aurreikusi diren kontratu gorabehera guztiak jasoz. Astigarraga-Oiartzun-Lezo tartea ere hor barruan sartzen da. Azken tarte horren barruan dago trenbidea Donostiara sartzea, gaur egungo Iparraldeko geltokira, eta aipaturiko jarduketak hor gehituko dira:

a)    Astigarraga-Oiartzun-Lezo tartearen eraikuntza. Hasieran aurreikusitako kostua 356,60 M€-koa da (BEZ Barne), Euskadiko Trenbide Sare Berriaren Informazio Azterlan Osagarria, Astigarraga‐Oiartzun‐Lezo tartea, izenekoaren datuak kontuan izanik.

b)    Donostiako Geltokiaren eraikuntza egungo Iparraldeko geltokian. Aurreikusiriko kostua 90 €-koa da (BEZ Barne).

AHTaren obraren azken fasea

Tapia sailburuak adierazi duenez, “AHT, nahiko genukeena baino beranduago bada ere, errealitate bilakatu da Euskadin, eraikitzeko lanen azken fasean sartzen ari baikara”.

Euskadik, gure autogobernu sistemak baino eutsi ezin duen finantza ingeniaritza du, Autonomia Estatutuari, Kontzertu Ekonomikoaren Legeari eta bost urteko Kupoaren Legeari esker. Aste hau oso garrantzitsua izan da, lege horiek guztiak eguneratu egin baitira Diputatuen Kongresuan. Autogobernuaren tresna horiek AHTren lanetan kudeatzeak, lehentasuna duen Europa barruko sarea eraikitzeko Kupoaren sistemak duen potentziala erakusten du, Euskadi eraikitzeko, gure herrialdea eraikitzeko.

Plataforma eraikitzeko lanaren 17 zatietatik 12 amaituta daude, igarobidearen trazatu osoaren %50 baino gehiago. Duela hilabete jaso zen “Antzuola-Ezkio Ekialdea” zatia, Euskal Yaren tunel luzeena jasotzen duena, ia 6 kilometrokoa. “Hernani-Astigarraga” tartean izan ezik, gainerako guztietan lanen %70-80 eginda daude, eta aurreikuspenak betetzen badira, guztiak ere amaiturik egongo dira 2019ko lehen hiruhilekorako.

Bergarako elkargunea ere Sustapen Ministerioarekin adostutakoaren arabera doa aurrera. Duela hilabete lehen tartea lizitatu zen, eta datozen asteetan lizitatuko dira falta diren beste biak.

 

Beraz, Euskal Trenbide Sare Berria eraikitzeko lanek erritmo onean jarraitzen dute, 2023an zerbitzua ematen hasteko helburua errealitate izan dadin.

Comments are closed.