Eusko Jaurlaritza lanean ari da 2024ko hasieran Abiadura Handiko Trenaren zerbitzua abian jar dadin

ETSk Euskal Y-aren Hernani-Astigarraga tartearen 2. fasea lizitatu du
April 9, 2019

Eusko Jaurlaritza lanean ari da 2024ko hasieran Abiadura Handiko Trenaren zerbitzua abian jar dadin

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak baieztatu du gaur AHTaren zerbitzua abian jar daitekeela 2024ko urtarrilaren hasieran, obra zibilaren planifikazioa betetzen bada, eta gainegitura atzerapenik gabe ezartzen bada.

Une honetan, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen lanaren %90 eginda dago eta honenbestez Tapiak esan du proiektua geldiezina dela. “Obra zibila bideratuta dago eta gainontzeko lanekin hasi beharra dago”.

Eusko Jaurlaritza dagoeneko zerbitzuaren eskariaren azterketa eta prospekzioak egiten ari da Euroeskualdearen eremuan. Asmoa da tarifen sistema soziala ezartzea; eta prezio eskuragarriak eta hiriburuen arteko maiztasun lehiakorrak izatea (30 eta 60 minutuen artekoak)

Comments are closed.