EUSKADIKO TRENBIDE SARE BERRIA




Abiadura handiko sarea sortzeak ondorio positiboak ekarriko dizkio herrialde osoari, ez bakarrik bidaiatzeko eta merkantziak garraiatzeko zuzenean erabiliko duten pertsona edo enpresei. Trenbideko sistema eraginkor batek errepideetatik auto asko desagertzea ekarriko du eta hirien arteko bidaiak denbora gutxiagoan egin ahal izango dira.


PROIEKTU OROKORRAREN INFOGRAFRIA

INFORMAZIO OROKORRA



Ezaugarri bikainak dituen trena
Euskal Y trenbidean ibiliko diren trenak modernoenak izango dira eta horri esker bi faktore garrantzitsu erdietsiko dituzte: trenen ezaugarri eta zerbitzuak ahalik eta gehien aprobetxatzea eta ingurugiroan izango duen eragina ahalik eta txikiena izatea. Beraz, abiadura handiko trena distantzia erdi eta luzeetarako garraio publikorik onena izango da.
Energia aurreztea
Trenbideetako teknologia berriei esker, orain arte baino askoz energia gehiago aurreztuko da. Horretan bi faktorek izango dute eragina: material arinak erabiliko direla eraikitzeko eta trakzio-kate elektronikoak jarriko zaizkiela. Azken hori iraultza garrantzitsua izango da, gainera.
Erosotasuna
Abiadura handiko trenetan bidaiatzea oso erosoa izango da. Bagoi zabalak izango dira, ez da ia mugimendurik nabarituko, eserleku erosoak izango dituzte baita denborapasarako bestelako zerbitzuak ere (kafetegia...).
Berehalako sarbidea
Abiadura handiko trenaren geltokiak ez dira ohiko geltokien oso antzekoak izango dira itxuran. Hori bai, bidaiarien irisgarritasuna bermatuko duten neurriak, arkitektura barrerak kentzea eta intermodalitatea bultzatuko dira. Euskal trenbide sare berriak sei geltoki izango ditu: Bilbo (Abando), Gasteiz (Arriaga Parkea), Donostia (Atotxa), Astigarraga, Irun eta Ezkio-Itsaso.
Konexio azkarra
Euskadiko hirigune nagusien arteko bidaldiak eta horiek Europako hiriekin izango dituzten konexioak nabarmen murriztuko dira. Izan ere, Euskal Y-an ibiliko diren trenek hartuko dituzten abiadurak orain artekoak baino handiagoak izango dira.
  • Pertsonen garraioa: 230 km/o
  • Merkantzien garraioa: 90 km/o

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Sare berriaren ezaugarriak

Euskal Y-ak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak lotuko ditu garraiobide jasangarri eta azkar baten bidez. Atal honetan ibilbideari buruzko informazioa aurkituko duzu: ze herritatik igaroko den, non egongo diren geltokiak, euskal gizarteari ekarriko dizkion abantailak eta Europako abiadura handiko sarearen inguruko informazioa.

  • Garraio kostuen murrizketa
  • Merkantzien garraioaren hobekuntza
  • Energia-eraginkortasuna
  • Kalitatezko garraioa, azkarra eta segurua
  • Lurralde-integrazioa
Ikusi infografiak

LURRALDE BAKOITZEKO INFORMAZIOA

Geltoki berriaren proiektuak aurreikusten du eraikin berria, eta bakarra, egungo aldiriko trengeltokian. Geltokiaren egungo fatxadaren arkitektura mantenduko da, eta proiektatutako eraikin berrian integratuko da. Eraikin hau kalean bertan planteatzen da, bi solairu izango ditu eta agerian utziko du Tabakalera eraikinaren fatxada. Plaza (terraza) handi bat sortuko da trenbide eta nasa gainean.

Geltokiak atondo nagusi bat izango du,aldiriko trenen eta ibilbide luze eta ertaineko trenen erabiltzaile guztiek partekatuko dutena, bertatik sartu ahal izango da autobus-geltoki berrira eta bi solairuko aparkalekura ere. Era horretara intermodalitatea optimizatuko da eta bertan bateratzen diren garraiobide publiko guztien erabiltzaileen joan-etorriak minimizatuko dira.

Abiadura handiko trenbidea La Peña eta Abando arteko trenbide bikoitzeko tunel berri baten bitartez lotuko da Abandorekin (2,1 kilometro luze): Basauri-La Peña zatiaren amaieratik abiatuko da, Cantalojas tunela azpitik, egungo trenbidearen azpitik, gurutzatuta iritsiko da eta geltoki berriko pantailen gunera sartuko da.

Geltoki berria lurpean egingo da, eta trenbideak bi mailatan izango dira: -2 mailan abiadura handiko trenbideak eta nasak egongo dira (8 trenbide) eta -1 mailan RENFEren aldiriko trenbideak eta nasak (5 trenbide) eta FEVE (3 trenbide). Eraikin bakarrean egongo dira bidaiariei arreta emateko zerbitzu guztiak, eta horrekin intermodalitatea sustatuko da eta aldiriko, FEVEko eta abiadura handiko trenbidearen zerbitzuak integratuko dira. Proposatutako geltoki berria zatika jarri ahal izango da martxan.

Vitoria-Gasteiz abiadura handiko sare berriarekin, Arratzua-Ubarrundiatik geltoki berrira artean lotzeko, behin betirako alboratu da Lakuatik igarotzen zen bidea eta Arkautetik egitea adostu da. Horrenbestez, eta legeak agindu bezala 3 alternatiba aterako dira informazio publikora eta egingo den txosten informatiboaren bidez erabakiko da zein izango den aukerarik onena, ingurugiroan eragin txikiena izango duena, eta teknikoki eta ekonomikoki ere abantaila gehien dituena.

Lehenengo aukera, Arkaute mendebaldean (7,2 km), lurpean joango da, ia 2 km-ko tunelarekin. Bigarrena, aurrekoaren toki berean (Arkaute mendebaldean), lurrazalean planteatzen da, biaduktuekin. Hirugarren soluzioa Arkaute ekialdera planteatzean da, lurrazaletik eta biaduktuekin (8,7 km), eta erabat saihesten du Salburuako hezegunearen gaineko erasana.

IBILBIDEAK

JATORRIA HELBURUA BIDAIAREN IRAUPENA
Bilbo Donostia-San Sebastián 38 min
Bilbo Vitoria-Gasteiz 28 min
Vitoria-Gasteiz Donostia-San Sebastián 34 min

Tapia eta De la Sernak Euskal Y-aren eraikuntza azkartzea adostu dute.

Gasteizen Arantza Tapia kontseilariarekin bildu ondoren, Espainiako sustapen-ministroak, Iñigo de la Sernak, Euskal Y-aren eraikuntza azkartzeko ekimena onetsiko dutela iragarri du.