La Y vasca

Gaurkotasuna

Garraioa

Euskadiko eta Balearretako Gobernuek tranbiaren alde egin dute, hiri-garraiobide egoki gisa

2008/01/24


Eusko Jaurlaritzako Herrilan eta Garraio Sailburua, Nuria Lopez de Guereñu, eta Balear Uharteetako Gobernuko Mugikortasun eta Lurralde Antolamentu sailburua, Gabriel Vicens Mir, Bilbon elkartu dira eta etorkizunean elkarrekin lan egiteko izan ditzaketen aukerak aztertu dituzte; halaber, tranbia-proiektuen alorrean batak zein besteak izan duten esperientzia elkartrukatu dute.

Gabriel Vicens Mir sailburuak Palmako Badian ibiliko den tranbiaren eraikuntza-proiektuaren ezaugarri nagusiak azaldu dizkio euskal ordezkaritzari. Bestalde, Bilboko tranbia ikusteko egindako bisitan Eusko Jaurlaritzak emandako informazio guztia eskertu du.

Lopez de Guereñuren iritziz, bestalde, beste autonomia-erkidego batzuetako arduradunek azaldutako interesak zera erakusten du, Eusko Jaurlaritzak tren-garraiobidearen alde (eta, zehazki, tranbiaren alde) egindako apustuan asmatu egin duela. Hortaz, sailburuak gaineratu du tren-proiektuak direla Eusko Jaurlaritzak garraioen alorrean egiten dituen ekintzen oinarri; halaber, sailburuak azpimarratu duenez, azken lau urteotan Euskadiko mugikortasuna %11 igo da eta 2008an treneko garraioan egingo den inbertsioa %40 haziko da.

Bilbon egindako bileran, bestetik, aireportuen sektorean dituzten esperiantziak ere elkatrukatu dituzte; alor horretan Palma de Mallorcakoaren jarduera nabarmena da, urtean 24 milioi erabiltzaile izanda, Estatuko hirugarren aireportua baita.

© Eskubide guztiak erreserbatuta