La Y vasca

Gaurkotasuna

Garraioa

Tren bidezko merkantzien garraioa hazi egingo da datozen urteotan, abiadura handiko trenak libre utziko dituen bideei esker

2008/03/06


Merkantziak trenez garraiatzeak nabarmen egingo du gora datozen urteotan Espainian eta Europan, abiadura handiko trenbideek libre utziko dituzten bideak erabiltzeari esker, Aerce elkarteak (Asociación Española de Profesionales de Compras, Contratación y Aprovisionamiento) argitaratu duenez.

Trenbide alorrak "trenbide autobideak" deituriko bideak jarriko ditu abian, zama garraiatzeko bide bereziak; ondorioz, garraiobide hori errepidearekin lehiatu ahal izango da hiri handien edo portuen arteko harremanetan.

Ondorio horiek Aerce erakundeak argitaratu ditu, "Guía Técnica de Contratación de Transitarios" izeneko dokumentuan. Haren arabera, Espainia eta Europar Batasuneko gainontzeko herrialdeen artean egiten diren merkantzia trukaketa gehienak, %70, errepidez egiten dira; beste %25, ostera, itsasoz bideratzen dira eta, azkenik, trenbidez %3 soilik garraiatzen da.

Azkenik, erakundeak azaldu duenez, Europako trenbide sarea liberalizatzeak, 1991an, ez zuen hobetu Europar Batasun barruan merkantziak garraiatzeko zerbitzuak hobetzea; hala ere, erabiltzen ez diren trenbideak ustiatuta eta Europako trenek merkantzia garraiatzeko duten ahalmena gehituta, errepidearekin lehiatzeko baldintzak beteko ditu trenbide garraioak.

© Eskubide guztiak erreserbatuta