La Y vasca

Gaurkotasuna

Garraioa

Artxandako tunela eraikitzeko lanak esleitu dituzte

2009/08/04

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren menpe dagoen ETS erakunde publikoak Artxandako tunela egiteko lanak esleitu ditu 20.045.001,49 euroren truke (BEZ aparte). Esleipendunak 28 hilabete izango ditu Bizkaiko hiriburua eta Loiuko aireportua trenez lotzeko lehen urratsa den Artxandako tunela eraikitzeko.

Egungo lineak trenbide bakarra eta 200 metrotik beherako erradiodun bihurguneak dituenez, asko mugatzen du trenen abiadura. Egoera horri irtenbidea ematea da 1.876 metroko luzera eta trenbide bikoitza izango dituen Artxandako tunel berriaren helburua.

Azpiegitura berriak hamar minutu baino lehenago Zazpi Kaleetako geltokia eta Loiuko aireportua lotzeko aukera emango du. Alde Zaharreko geltokiak, gainera, Bilboko metroaren 1, 2 eta 3. lineekin lotura izango du, eta horrek Txorierriko eskualderantz mugikortasuna asko errazteaz batera, inguru horretako tren bidezko garraiobidea osatzeko aukera emango du.

Ola - Sondika saihesbidearen informazio-azterlana idazteko esleipena

Era berean, Ola - Sondika saihesbidearen informazio-azterlanaren idazketa esleitu du Eusko Jaurlaritzak, ETS bitartez, 328.125,00 euroren truke (BEZ aparte). 12 hilabeteko epean egin beharko du esleipendunak.

1.900 metroko trenbide bat eraikiko dute Ola auzoaren eta Sondikako udalerriaren artean. Horrekin batera, geltoki berri bat egingo dute Ola auzoan, hainbat mailatan, eta Sondikako geltokia berrituko dute. 28 milioi euro inguruko aurrekontua dauka proiektuak eta esleipendunak 12 hilabete izango ditu lanak burutzeko.

© Eskubide guztiak erreserbatuta