Garraioa
Iñaki Arriola sailburuak EuskoTrenen tren berrien lehen bidaia inauguratu du
2011/07/22
Iñaki Arriolak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburuak, Amaratik Errenteriarantz abiatu den Euskotreneko tren berriaren lehen merkataritza bidaia inauguratu du ostiral honetan, uztailaren 22an. Une horretatik aurrera, Gipuzkoako CAF enpresak fabrikatu dituen 900 tren serieko hiru unitate berriak eta modernoak Lasarte Oria - Hendaia linearen merkataritza zerbitzuaren parte bilakatu dira.
Zerbitzuan sartu den lehen unitateak goizeko 11:00etan hasi du bere ibilbidea Donostiako Amarako geltokian, Errenteriara joateko. Minutu batzuk geroago, Amaratik eta Errenteriatik abiatu diren beste bi unitateak hasi dira lanean.
Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak 30 unitatez osatutako serie berri honetan egindako inbertsioa 201 milioi eurokoa izan da. 2011ren amaierarako 9 tren gehiago egongo dira zerbitzuan, 2012aren amaierarako 19 eta 2014aren otsailerako 30.
EuskoTrenen aurreikuspenen arabera, proiektu horren guztiaren lehen fruituak 2011ren amaieran ikusi ahal izango dira. Eta ia erabateko errealitate izango dira 2015aren bukaeran. 2012an zehar, sistema aurreratu horiek martxan egongo dira Lasarte Oria - Hendaia linean, bertara bideratuko baitira CAF-ek emandako lehenbiziko unitateak.
Argazkia: Irekia