La Y vasca

Gaurkotasuna

Garraioa

Maidaganeko tuneleko bi trenbideak ireki dira zirkulaziorako, Getxon

2012/03/28

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) Maidaganeko metroa (Getxo) lurperatzeko lanekin jarraitzen du, eta tuneleko bi trenbideak zirkulaziorako ireki ditu.

Horrela, Metro Bilbaok ohiko zerbitzua emango du 1. lineako tarte horretan, Maidaganeko pasagune zaharra kentzeko lanen ondorioz bi urtez azalean jarri zen behin-behineko trenbide batetik ibili ostean.

Irekitze horrekin, 1. lineako azaletik doan tarte horretan bidaiaren denbora murriztu egingo da. Orain arte metroko trenak arreta handiz ibili behar izan dira, eta segurtasun arrazoiak direla medio, abiadura murriztu behar izan dute tarte horretan.

BGP eta Euskal Trenbide Sarea (ETS) batera ari dira lanean obra hauetan, metroko tartean dagoen azken-aurreko trenbide-pasagunea kentzeko, eta Getxon Metro Bilbaoren zazpigarren geltokia, Ibarbengoa-Getxo, eraikitzeko.

Tarte osoak guztira 1.250 metro luze ditu eta 300 metro inguruko bidea lurperatu da, Maidaganeko langadun pasagune zaharra zegoen tokian bertan.

© Eskubide guztiak erreserbatuta