La Y vasca

Gaurkotasuna

Garraioa

Amaña - Ardantza tartea bikoizteko lanak hasi dira

2012/07/10

Eusko Jaurlaritzak udara aurreratu du Bilbo - Donostia Lineako Amaña - Ardantza tartea bikoizteko lanen hasiera. Lan horiei esker, tren zerbitzua hobetu egingo da eta ingurunea berrantolatu egingo da hirigintzaren ikuspegitik. Halaber, Amaña eta Legarre arteko trenbidea estalketarekin, aisialdiko gune berria emango dio Eibarko hiriari.

Proiektu berriak 14,9 milioi euroko aurrekontua du, eta 15 hilabeteko epean burutu beharko da. Amañako eta Ardantzako geltokien artean dagoen tartea bikoiztu egingo da, eta Amañan, gaur egungo geltokia ordezkatuko duen geltoki berri, erabilerraza eta irisgarri bat eraikiko da. Horrez gain, operazio horren barruan Amaña eta Legarre arteko trenbidea estali egingo da.

Amaña - Ardantza tartea

Trenbide bikoizteko tartea gaur egungo trenbidearen inguruan garatuko da, aldapa eta erradio optimizatuekin. 640 metro inguruko luzera izango du.

Geltoki berriak 80 metroko nasa izango du erdian, eta bertara burualdetik heldu ahal izango da. Bikoiztutako zatira egokitzeko hiri ingurunean integratuko da.

Trenbidea bikoizteko, tartea hobetzeko eta gaur egun bertan dagoen geltokia ordezkatuko duen geltoki berria eraikitzeko, ezinbestekoa izango da gaur egun trenbideak duen plataforma zabaltzea. Lan hori egiteko, metroak irabazi beharko dira une honetan dagoen plataformatik hegoalderantz, eta horrek eragina izango du gaur egungo errepide azpiegituran, eta batez ere, Arratera doan errepidearen bidezubian eta Amañako auzora dauden sarbideetan (aipatutako bidezubiko sarbidean zein San Andres Pasealekutik dagoen sarbidean).

Bestalde, trenbidea bikoiztuko den gunea estaltzean, oinezkoentzako pasealekua Amañatik Ardantzaraino luzatzeko eta errepide sistema berrantolatzeko oinarria izango da plataforma handia egin ahal izango da. Amañako geltoki berrirako oinezkoen sarrera ere plataforma horretatik egingo da.

© Eskubide guztiak erreserbatuta