La Y vasca

Gaurkotasuna

Garraioa

Donostialdeako Metroko lehen markesina, Intxaurrondon

2012/08/17

Donostialdeako Metroko lehen markesina Snohetta etxe norvegiarrak diseinatu du, eta Montes Francos kaletik Intxaurrondoko geltokira doan sarbidean instalatuko dute behin betiko, hurrengo astean.

Markesina Euskadin eraiki da erabat, eta bere tamaina dela eta, Intxaurrondora eraman ahal izateko sei trailer erabili behar izan dira (horietako bat "garraio berezikoa" izan da). Markesina obran bertan bildu da, eta ahalmen handiko garabi baten laguntzarekin bere behin betiko kokalekuan ezarriko dute.

Hiriaren ikono bilakatzera eta jendeak Metroa identifikatzera bideraturik dagoen markesina, koral motako hiru dimentsiotako itsas egituran oinarriturik garatuko da, altzairu herdoilezinezkoa, goiko aldetik beirazko lamina finez estalia. Izango duen argiztapenari esker, gauez, itsas azpiko fauna osatzen duten elementuak gogoraraziko ditu.

© Eskubide guztiak erreserbatuta