Proiektuaren bilakaera
Eguskizako tunela zulatzen hasi da Sustapen Ministerioa Euskal Y-aren Abadiño - Durango tartean
2009/06/22
Sustapen Ministerioa, Adifen bitartez, 723 metroko Eguskizako tunelaren hegoaldeko ahoa zulatzen hasi da Euskal Trenbide Sare Berriaren Abadiño - Durango tartean.
Mikel Cabieces Gobernu zentralak EAEn duen ordezkariak adierazi duenez, Euskal Y-a 'itxura hartzen ari da; administrazio-izapideak betez eta ingurumena kontu handiz zainduz, aurrera doa euskal gizartearen garapen ekonomiko eta sozialerako funtsezkoa izango den etorkizuneko trenbide-azpiegitura berria'.
Eguskizako tunela Abadiñotik eta Durangotik igaroko da. Trenbide bikoitza eta 95 metro karratuko sail librea izango ditu. Austriako Metodo Berria erabiliz zulatuko dute. Lehenengo, tunelaren goiko partea zulatuko dute; horrela, galeriaren goiko aldea ireki ahal izango da, makinek maniobrak errazago egin ditzaten eta tunelari eustea errazagoa izan dadin. Behin lan horiek amaituta, tunelaren beheko partea zulatuko dute.
Zulaketa amaitu ostean, tunela drainatu, iragazgaiztu eta estali egingo dute. Horrenbestez, prest geratuko da trenbidea jartzeko, elektrifikatzeko eta seinaleak eta komunikabideak ipintzeko.