Proiektuaren bilakaera
Leginetxe eta Ibaizabalgo bidezubiak eraikitzeko lanak hasi dira, Zornotzan
2012/05/30
Adifek (Sustapen Ministerioaren mendeko elkartea) Leginetxeko eta Ibaizabalgo bidezubiak eraikitzeko lanak hasi ditu, Gasteiz - Bilbo - Donostia Abiadura Handiko Linearen Zornotza - Zornotza tartean.
Leginetxeko bidezubiak 261 metroko luzera du, eta izena ematen dion erreka gainditzeko, 23 metroko altuera maximoa izango duten sei zubi-pilaretatik egingo du. Taulak abiadura handiko trenbide bikoitza hartuko du, eta 39 metroko luzera maximoa izango duten 7 bao izango dituzten habe aurrefabrikatuekin egingo dute.
Bestalde, Ibaizabalgo bidezubiak 394 metroko luzera du, eta Zornotzan, BI-635 errepidean eta Euskotreneko Bilbo - Donostia linean Ibaizabal Ibaiaren harana gaindituko du. Eraikinak izango dituen bost zubi-pilareak 31 metroko altuera maximoa izango dute.
Zornotza - Zornotza tartea
Zornotza - Zornotza tarteak 5 kilometroko luzera du, eta San Antonio-Malaesperako (840 metro), San Lorentzoko (117 metro), Leginetxeko (261 metro), Ibaizabal ibaiko (394 metro) eta Arkotxako (162 metro) bidezubiek osatzen dute.
Halaber, Arteako (330 metro) eta Orranpe (505 metro) tunelek eta Erribaso (330 metro), Arizbakarra (385 metro) eta Madalen (200 metro) tunel artifizialek ere osatzen dute tartea. Horrela bada, bidearen % 35 lur azpitik eta % 35,5 lurgaineko eraikinetatik egingo du.