La Y vasca

Home >Gaurkotasuna>Proiektuaren bilakaera

Gaurkotasuna

Proiektuaren bilakaera

Boroa-Lemoako bidezubia eraikitzeko lanak amaitu dira, Zornotza - Lemoa tartean

2012/06/29

Adifek (Sustapen Ministerioaren mendeko elkartea) Boroa - Lemoako bidezubia eraikitzeko lanak amaitu ditu, Gasteiz - Bilbo - Donostia Abiadura Handiko Lineako Zortnotza - Lemoa tartean.

Bidezubiak Ganzela eta San Roman tunelak lotzen ditu eta Boroa - Lemoa autobia pasako den puntuaren gainetik doa. Guztira, 62,4 metroko luzera izango du. Taulak 14 metroko zabalera duten hormigoizko bi lauzak osatzen dute, eta nazioarteko trenbide bikoitza hartuko du. Gehienez 9,5 metroko altuera duten zubi-pilareen gainetik doa, 5,5 metroko galibo bat utzita.

Zornotza - Lemoa tartea

Zornotza - Lemoa tarteak 3.449 metroko luzera du, eta bidearen % 72 lurpetik egingo du. San Roman, Ganzelai eta Marrageruena tunelek (guztira 2.468 metro dituzte) eta Boroa - Lemoa autobidetik pasatzen den bidezubia (62 metroko luzera) osatzen dute tartea.

Une honetan, 12 dira jada obratan dauden tarteak, adarraren % 60 baino gehiago (Gasteiz - Bilbo adarraren bi hiriburuetako sarrerak kanpo). Horrez gain, Arrazua - Ubarrundia - Legutiano II (5 kilometroko luzera) eta Durango - Abadiño (3,5 kilometroko luzera) tarteak amaituta daude.

© Eskubide guztiak erreserbatuta