Beste herrialde batzutako esperientziak

Europa
Kronologikoki Japonia izan zen abiadura handiko trena ezarri zuen lehenengo herrialdea. Hala ere, Mendebaldeko Europan izan da bultzada handiena eman diona eta garraiobide honetan gehien sinetsi duena. Frantzian eta Alemanian, adibidez, abiadura handiko trenbide sare zabalak daude eta horien eredua jarraitzen ari dira inguruko beste herrialde batzuk ere.