Zuk galdetu. Guk erantzun
Zuk galdetu
Kaixo,AHTk Euskadin egingo duen ibilbidean zein geltoki izango diren jakin nahiko nuke. Eskerrik asko.
Guk erantzun
Euskal Trenbide Sare Berriak honako geltoki hauek izango ditu: Bilbo (Abando), Gasteiz (Arriaga), Donostia (Atotxa), Astigarraga, Irun eta Ezkio-Itsaso.


Zuk galdetu
Ezkio-Itsasotik Nafarroara doan tartea nondik igaroko den jakin nahiko nuke, ahalik eta zehatzen. Eskerrik asko.
Guk erantzun
Ezkio–Itsaso eta Altsasua arteko ibilbdea Eusko Jaurlaritzako Herrilan eta Garraio Sailak proposatu zuen eta Sustapen Ministerioak onartu behar du. Azpiegitura Aralar eta Aizkorri parke naturalen artean dagoen ibilbide naturaletik igarotzea jasotzen da proposamen horretan, parke horiengan inolako eraginik izan ez dezan.

Zuk galdetu
Andoaingo lur sail baten jabe naiz. Duela hilabete batzuk, sail horren zati bat kendu zidaten eta uste dut AHT ere bertatik igaro daitekeela. Nora jo dezaket AHTren ibilbideak nire lur sailean eraginik izango duen argitzeko? Eskerrik asko.
Guk erantzun
Lurraneken, euskal trenbide sare berriaren eraikuntzaren ondorioz kalteak izan ditzaketen nekazaritza lurrak kudeatzeaz arduratzen den bulego bitartekarian, galdetu dezakezu zuzenean. Harekin harremanetan jartzeko eskura daude lurranek@lurranek.net helbide elektronikoa eta 902 540 544 telefono-zenbakia.
