La Y vasca

Home> Zer da Euskal Y-a? > Proiektuaren sustatzaileak

Zer da Euskal Y-a?

Proiektuaren sustatzaileak

Eusko Jaurlaritza

Garraiobide iraunkorrak bultzatzeko politikaren barnean, lehentasunetako bat da Eusko Jaurlaritzarentzat Euskadi gurutzatuko duen abiadura handiko trenbide sarea eraikitzea. Garraio eta Herri Lan Sailak proiektu hau martxan jartzea bultzatu eta babestu du; hori dela eta, elkarlanerako hitzarmen bat sinatu zuen 2006an Sustapen Ministerioarekin.

más información

Europar Batasuna

Euskal Y-a Europako trenbide sarearen zati garrantzitsua da. Europar Batasunak oniritzia eman dio Garraio Komisarioaren bidez eta estrategikotzat jotzen du. Hori dela eta, Europako dirulaguntzak jasoko dituzte lanak egiteko.

más información

Sustapen Ministerioa

Sustapen Ministerioak Estatuko abiadura handiko sarearen parte estrategikotzat jotzen du Euskal Ya; Europa eta Penintsula lotzeko bide naturala hau izan baita beti. Horrez gainera, trenbide hau eraikitzeak, Europako trenbideek eta penintsulakoek duten zabalera ezberdina gainditzeko aukera emango du.

más información

Foru Aldundiak eta Udalak

Abiadura Handiko Trena hiriburuetara iristea zedarri urbanistiko garrantzitsua izango da eta administrazio publiko guztien partehartzea beharrezkoa izango da. Horrela bada, geltokiak izango dituzte udalerrietan eta trazatua igarotzen den herrietan udalek eta foru aldundiek modu aktiboan parte hartuko duten batzordeak sortuko dira.

más información

© Eskubide guztiak erreserbatuta