Mugikortasunaren Azterlana
'Eraikitzen ari garen trena'
'Trenbidea es la vía' erakusketa ibiltariak, orokorrean, egun garraioak Euskadin bizi duen egoeraren -errepideko garraioan larregi errotutako eredua da- panoramika eskaintzen du, eta horrek gizarteari, ekonomiari eta ingurugiroari eragiten dion kaltearen aurrean trenbidea aukera aproposa dela erakusten du.
Martxan dauden proiektuak eta datozen urteetan Eusko Jaurlaritzak aldiriko trenbide-sarean, tranbian eta metroan egingo diituen inbertsioak ere ezagutarazten dira.
Ondoren, merkantzia-garraioak dituen arazoei eta trenak alor horretan dituen gaitasunei buruzko atal bat aurkezten zaigu. Euskal Y-ari eskainitako gune bat ageri da hurrena. Munduko eta batez ere Europako abiadura handiko proiekturik garrantzitsuenen inguruko informazio zabalak biribiltzen du erakusketa.
Euskal Y-aren ibilbide osoa eta Bergara-Irun zatiaren profil geologikoa erakusten duten bi maketa handi daude.
Autor: ETS (Euskal Trenbide Sarea)
Fecha de publicación: 2008/07/01
Archivo:/pdf/estudios/2008/Panel_Trenbidea_ETS.pdf
Tamaño: 8,33 MB