Argazki-galeria
Nabarmenenak

'Tren garraioaren eszenatoki berriak Europan' izeneko jardunaldi teknikoa
2008/04/09
EuskoTrenen 25. urteurreneko ospakizunen barruan apirilaren 9an Bilboko Guggenheim Museoan egin zen 'Tren garraioaren eszenatoki berriak' jardunaldi teknikoan ateratako argazkiak. Nuria Lopez de Guereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailburuak eman zion hasiera ekitaldiari. Ondoren, Stefan Gerber, Miquel Llevat, Iñaki Barrón eta Mikel Murga adituek hitz egin zuten. Murga ez zegoen Bilbon eta, beraz, bideokonferentzia bidez egin zuen hitzaldia.

'Trenbidea, es la vía' erakusketaren inaugurazioa Beasainen
2008/09/10
Beasaingo Udaletxeko osoko bilkuren aretoan 'Trenbidea, es la vía' erakusketa ibiltaria zabaldu zutenean ateratako argazkiak. Nuria Lopez de Guereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak eta Patxi Plazaola Beasaingo alkateak inauguratu zuten. Euskal Y-aren eta Euskadiko trenbide-garraioaren inguruko informazioa biltzen du, eta irailaren 19ra arte egongo da zabalik.

Euskotrenen 25. urteurrena ospatzeko egindako ekitaldi nagusia, Bilboko Euskalduna Jauregian
2007/06/26
Bilboko Euskalduna Jauregian Euskotrenen sorreraren 25. urteurrena ospatzeko egindako ekitaldi nagusian ateratako argazkiak, ekainaren 7an. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta Nuria Lopez de Guereñu sailburua izan ziren, besteak beste, ekitaldi horretan. Halaber, Aukeran dantza taldeak ere emanaldia eskaini zuen.