Argazki-galeria
Nabarmenenak

Euskal Y-aren Ezkio-Itsaso - Beasain tarteko lanen lehen harria jartzeko ekitaldia
2010/12/01
Salbatore auzoan, Beasainen, izan da ekitaldia, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburua buru zela. Alboan izan ditu Ernesto Gasco Garraio sailburuordea, Mikel Cabieces Gobernu zentralak EAEn duen ordezkaria eta Patxi Plazaola Beasaingo alkatea. Lan horien hasierarekin, 7 dira Gipuzkoan obretan dauden tarteak, adarrak izango dituen 76 kilometroetatik 21, alegia.

Euskal Y-aren Gipuzkoako adarrean zulatu duten bigarren tunela, Beasain ekialdekoa, bi aldeetatik irekitzeko ekitaldia
2010/11/22
Euskal Y-aren Gipuzkoako adarrean zulatu duten bigarren tunela, Beasain ekialdekoa, bi aldeetatik zabaltzeko lanetan ateratako argazkiak. Aurrez zehaztutako epea baino zazpi hilabete lehenago izan da. Bertan izan dira, besteak beste, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburua, Ernesto Gasco Garraio sailburua, Mikel Cabieces Gobernu zentralak EAEn duen ordezkaria, Patxi Plazaola Beasaingo alkatea eta ETSko, ADIFeko eta eraikuntza eta ingeniaritza enpresetako ordezkariak.

Euskal Y-aren Gipuzkoako adarrean zulatu duten lehen tunela, Ordizia - Itsasondo, bi aldeetatik irekitzeko ekitaldia
2010/10/22
Euskal Y-aren Gipuzkoako adarrean zulatu duten lehen tunela, Ordizia - Itsasondo, bi aldeetatik zabaltzeko lanetan ateratako argazkiak. Bertan izan dira, besteak beste, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburua, Mikel Cabieces Gobernu zentralak EAEn duen ordezkaria, Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatea, Patxi Plazaola Beasaingo alkatea eta ETSko, ADIFeko eta eraikuntza eta ingeniaritza enpresetako ordezkariak.