Argazki-galeria
Nabarmenenak

Trenbide arloko teknologia berriei eta eraikuntza teknikei buruzko II. nazioarteko topaketak
2008/10/08
Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren menpe dagoen Euskal Trenbide Sareak (ETS) antolatuta urriaren 8tik 10era Euskalduna Jauregian, Bilbon, egin ziren trenbide arloko teknologia berriei eta eraikuntza teknikei buruzko II. nazioarteko jardunaldien inaugurazioan ateratako argazkiak. Nazioarteko 14 hizlarik eta sektoreko ia 200 profesionalek parte hartu zuten topaketetan.

'Trenbidea, es la vía' erakusketaren inaugurazioa Beasainen
2008/09/10
Beasaingo Udaletxeko osoko bilkuren aretoan 'Trenbidea, es la vía' erakusketa ibiltaria zabaldu zutenean ateratako argazkiak. Nuria Lopez de Guereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak eta Patxi Plazaola Beasaingo alkateak inauguratu zuten. Euskal Y-aren eta Euskadiko trenbide-garraioaren inguruko informazioa biltzen du, eta irailaren 19ra arte egongo da zabalik.

'Trenbidea, es la vía' erakusketa ibiltariaren inaugurazioa Tolosan
2008/07/16
Tolosako Aranburu Jauregian 'Trenbidea, es la vía' erakusketa ireki zutenean ateratako argazkiak. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak inauguratutako erakusketan Euskal Y-aren proiektua hobeto ulertzen laguntzen duten argibide-taulak, ikus-entzunezko lanak eta maketak daude, baita Eusko Jaurlaritzak aldiriko trenbide-sarean, tranbian eta metroan egingo dituen inbertsioen inguruko informazioa ere.