Energia-eraginkortasuna
Bidaiariak eta merkantziak errepidetik atera eta trenbidera eramatea posible izango da sare berriari esker eta, horrela, energia aurreztuko da. Bidaiarien garraioaren kasuan, pertsona bakoitzeko eta kilometroko egiten den energiaren kontsumo baxua egiten dute abiadura handiko trenek: aldiriko ohiko trenek baino baxuagoa, autobusek baino hiru aldiz txikiagoa eta autoek baino hamar aldiz txikiagoa.
Lurraren erabilera txikiagoa
Abiadura handiko trenbidea sortzeko beste azpiegitura batzuetarako baino lur gutxiago behar da. Esate baterako, autopista bat egitean, kilometro bakoitzeko 9 hektarea lur behar dira (28-38 metroko zabalera). Trenbideak, aldiz, 3,5 hektarea hartzen ditu (15 metroko zabalera).
Ingurugiroari errespetua
Trenak ez ditu kutsatzaileak diren gasak isurtzen atmosferara eta kontsumituko den energia ere isurketarik egin gabe lor daiteke. Izan ere, haizeak, eguzkiak, urak edo itsasaldiek sortutako elektrizitatea erabiliko da. Zaratari dagokionez, aldiz, edozein errepidetan sortzen dena baino txikiagoa izango da eta, gainera, beharrezkoa izango den lekuetan zarata ekiditeko neurriak jartzea erraza izango da.
Paisaian integratzea

Mota honetako lanek egiten duten ikusizko eragina ahalik eta txikiena izan dadin, azpiegitura hau paisaian nola integratu aztertu dute hasieratik ikerketa guztietan. Kontutan hartu beharreko puntuak hauek dira:


  • Zubien egitura: maldak jaitsi eta Paisaien Plana aplikatu (zuhaitzak eta zuhaixkak landatu).
  • Hormigoizko zutabe erraldoiak izango dituzten pasabide altuegiak ekidin.
  • Tunel-ahoak paisaian integratu (zubiak eta tunel-ahoak uztartu eta paisaiarekin nahastu).
  • Trazatuaren %60a tunelak izango dira.
  • Neurri zuzentzaileak eta konpentsatzaileak nekazaritzan (LURRANEK).
  • Materialak kudeatu eta berrerabiltzeko programa (kopuru osoaren %41)
Euskadiko parke naturaletan ez du eraginik izango
Euskal Trenbide Sare berria Euskal Autonomia Erkidegoko parke natural guztiak alde batera utzita diseinatu da, haiek eraginik txikiena ere jaso ez dezaten. Halaber, Garraio Sailak proposatutako Nafarroako loturak (Ezkio-Itsasotik hasita) Aralar eta Aizkorri parkeen osotasuna bermatuko du erabat.