Euskal trenbide sare berria abian jartzeak zuzenean eta berehala eragingo du merkantzien garraioan.

  • Tren bidezko ondasunen garraioa %400 haziko da 10-15 urteko epean, hau da, urtean 800.000 kamioik garraiatzen duten adina zama, hain zuzen ere.
  • Ohiko trenbide sarea indartzea merkantzia garraiorako. Abiadura handiak eskainiko dituen zerbitzuei esker 240 tren gutxiago izango dira astero ohiko trenbide sarean, hau da, linea horietan merkantzia garraioa %200 haziko da.
  • Egungo geldialdi egoera gainditzea. Sareen edukiera ahalmen ezak eta material higikorrak merkantzia garraiorako egokituta ez izateak haren hazkundea oztopatzen du.
  • Trenbide zabalera ezberdinek eragindako oztopoa ezabatzea. Egungo trenbidearen zabalerak tren ibilbide luzeak egitea eragozten du, izan ere, Europan ezarritako trenbide zabalera ezberdina izanik, merkantziak tren batetik bestera aldatu behar izaten dira.