Bidaiariak garraiatzeko trenbidea
Euskadin eraikitzen ari garen garraio sistema osoaren ardatza da trenbidea eta Euskal Y-a garraiobide horren eta mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua da, tranbia, metroa eta aldiriko trenekin batera.
Abiadura handia Euskadin
Euskadiko abiadura handiko sareak distantzia luze eta ertaineko joan-etorrien gehiengoa hartuko du, ingurugiroa errespetatuko duen garraio publiko moderno bat erabiltzea bultzatuz. Euskadiko hirigune nagusien artean (Bilbo Handia, Donostialdea eta Gasteiz) 47.000 joan-etorri egiten dira egunero.
Europako metroa
Bilboko edo Gasteizko erdigunetik Parisera zuzenean joatea edo Donostiatik Londresera bidaiatzea, Frantziako hiriburuan linea-aldaketa eginda, errealitate bihurtuko da datozen urteetan. Izan ere, kontinente mailako metroa bailitzan funtzionatzen duen Europako abiadura handiko sarearen parte izango da Euskadi Euskal Y-ari esker.