Abandoko geltoki berria – BILBO (BIZKAIA)

Abandoko geltoki berriaren diseinuan segurtasun eta funtzionaltasun irizpideak nabarmentzen dira beste gauza guztien gainetik. Horrez gain, zerbitzu ugari eskainiko dizkiete erabiltzaileei. Adostutako soluzioak geltoki intermodal integratua aurreikusten du, Bilboko Metroarekin lotura zuzena izango duena, autobusetarako 13 dartsena eta baita 550 plaza izango dituen aparkalekua eta taxietarako gunea ere.

Donostiako geltoki berria (GIPUZKOA)

Geltoki berriaren proiektuak egungo eraikina handitzea aurreikusten du. Programak eskatzen dituen azalera guztiak beheko solairuan ezartzeko zailtasunak, jatorrizko eraikina altueran handitzera behartzen du. 600 m2 gehiagoko bi solairu eraikitzea planteatzen da, “Norteko Geltokiaren” jatorrizko eraikina baino atzerago, bertan dagoen hoteleko eraikinarekin eta abiadura handira sartzeko eraikin berriarekin bat egingo dutenak. Hotelaren fatxada ere multzoan integratzen da. Eraikin horren akabera, Tabakalerako eraikinaren goialdean dagoen kuboaren antzekoa da eta, ondorioz, jarraikortasun sentsazioa lortzen da eta multzoaren interrelazioa bilatzen da, kanpoan izango duen metalezko estaldurarekin.

Vitoria-Gasteizko geltoki berria (ARABA)

Abiadura handiaren Vitoria-Gasteizko sarbideak egungo Madril-Hendaia linea konbentzionalak hiritik pasatzean eratzen duen igarobidea baliatuko du, hirian zehar lur azpitik joateko, Pedro Asua kalearen eta Salburuako Bulebarraren artean. 3.610 metro luze den lur azpiko tarteak gainazalean 90.000 metro karratu utziko ditu libre, hiri erabileretarako.