Zer da euskal Y-a?

"Europa hego-mendebaldeko abiadura handiko trenbide ardatza" (1994ko Esseneko Goi-Bilera) izeneko Lehentasunezko 3. Proiektuaren baitan dago Euskal Y-a eta Europa barruko trenbide sareak Iberiar Penintsulan jarraitzea bermatzen du. 2011ko urrian, Europa Barruko Trenbide Sare berriaren mapa argitaratu zuen Europar Batasuneko Garraio Batzordeak. Dokumentu horretan, Euskal Y-a ATLANTIKOKO IGAROBIDEAN (Lisboa – Estrasburgo) sartzea proposatzen da.

Europar Batasunan zehar pertsonen eta merkantzien komunikazioa errazteko lehentasunezko garraio sare multzoa da Europa Barruko Garraio Sarea (RTE-T edo TEN-T).

2013ko Europa Barruko Garraio Sareen azken definizioan, Eukal Y-a Lisboa-Estrasburgo Atlantikoko Igarobidearen baitan, OINARRIZKO SAREAren baitan, sartu zen. Hortaz, europar proiektu bat da, baina herrialde proiektua ere bada; izan ere, intercity zerbitzu baten bidez euskal hiriburuak lotuko ditu.


Zer eskainiko dio euskal gizarteari?

Onura ekonomikoak
Euskal Y-ak eragin handia izango du Euskadiko ekonomian eta hazkunde ekonomikoa lortzeko bide garrantzitsua izango da. Alde batetik, lanpostu zuzen ugari sortuko ditu (6.900 baino gehiago) eta, bestetik, Barne Produktu Gordina urtero %1,30 igoko dela aurreikusi dute.
Ingurumenerako onurak
Garraiorako eraikitzen diren azpiegitura guztiek ingurugiroan eragina dute. Hala ere, Euskal Y-ak errepideek baino kalte gutxiago eragingo du, lur gutxiago behar delako eta ibilbideko zatirik handiena tunelen barnean egingo duelako. Horrez gainera, trenak ez du atmosferara gas kaltegarririk botatzen eta energia elektrikoarekin modu eraginkorrean ibili daiteken garraiobide bakarra da, beraz, energia berriztagarriak erabiliko dituen bakarra.
Onura sozialak
Abiadura handiko sarea sortzeak ondorio positiboak ekarriko dizkio herrialde osoari, ez bakarrik bidaiatzeko eta merkantziak garraiatzeko zuzenean erabiliko duten pertsona edo enpresei. Trenbideko sistema eraginkor batek errepideetatik auto asko desagertzea ekarriko du, hirien arteko bidaiak denbora gutxiagoan egin ahal izango dira, garraio publikoa sendotzen lagunduko du eta lurralde osoan mugikortasun jasangarria bultzatuko du.

Ba al zenekien? Ohiko galderak.

  • Autoek baino zarata txikiagoa egiten du (abiadura handiko trenak 30 dezibel igortzen ditu 35 metrora; autoek, 65, baldintza beretan).
  • Abiadura handiko trenak autoak baino 5 aldiz gutxiago eta hegazkinak baino 27 bider gutxiago kontsumitzen du; merkantzien garraioari dagokionez, errepide bidezko garraioak baino 3,6 aldiz gutxiago kontsumitzen du tona eta kilometro bakoitzeko eta hegazkinak baino 54 bider gutxiago.
  • Euskal Y-ak ehunka tona CO2 gutxiago isurtzea ekarriko du (egunean 425 tona).
  • Euskadin 47.000 bidaia egiten dira egunero Donostialdea, Bilbo Handia eta Gasteiz artean. Euskal Y-ari esker, joan-etorri horietako asko trenez egin ahal izango dira.
  • Garraioan erabiltzen den energia osoaren % 94 errepideei dagokie.
  • Energia-kopuru berdina erabilita eta distantzia bera egiteko euskal Y-ak hegazkin batek baino 9 aldiz pertsona gehiago garraiatuko ditu.
  • Euskal Y-a Euskadik aurrera egiteko duen aukera berri bat da, Guggenheim eta Bilboko metroa izan ziren bezalaxe.
  • Euskal Y-arekin Gasteiztik Madrilera bi ordutan joan ahal izango dugu, Donostiatik Parisera bost ordutan eta Bilbotik Bordelera bi ordutan.
  • Babestutako ingurune natural gehien dituen laugarren Autonomia Erkidegoa da Euskadi eta Euskal Y-ak ez die inolako kalterik egingo Euskal Autonomia Erkidegoko bederatzi parke naturalei.
  • Autoen energia kontsumoa trenarena baino 26 aldiz handiagoa da.
  • Euskal Y-aren ibilbidearen %60, Gipuzkoan %66, tunela izango da.
  • Errepideak itotzeak 1.952 miloi euroko kostua du urtean, istripuengatik, kutsaduragatik eta denbora galtzeagatik.
  • Abiadura handiko trenbide bikoitz baten zabalera (15 metro) sei erreiko autobide baten zabaleraren (38 metro) erdia baino gutxiago da.
  • Lurranek bulegoaren bidez, Euskal Y-aren eraikuntzaren ondorioz kalteak izan ditzaketen nekazaritza lurren jabeei kasuan kasuko eragina modu pertsonalizatuan jakinarazten zaie eta kalteak izan ditzaketen nekazaritza lurrak kudeatzen dira, nekazal ustiapenak ingurune berean mantendu ahal izateko aukera eraginkorra eskaintzeko.
    www.lurranek.net
    Telefono-zenbakia 902 540 544
  • Trena Euskadin garatzen ari den garraio sistemaren ardatza da eta Euskal Y-a, tranbiekin, metroarekin eta aldiriko trenekin batera, mugikortasun iraunkorraren alde egindako apustuaren adibiderik garbiena da.
  • Euskal Y-ari esker Donostia, Bilbo eta Gasteiz artean egunero egiten diren 47.000 joan-etorrietako asko trenez egingo dira.
  • Euskadin merkantzien % 80 baino gehiago errepidez garraiatzen dira, eta, Euskal Y-ari esker, 1.100 kamioi gutxiago ibiliko dira egunero N-1 errepidean Irun eta Gasteiz artean.

Zuk galdetu.

Guk erantzun.