
Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoatik igarotzen den ia tarte guztiko (Bergara-Irun tartea eta Donostiako sarbidea) lizitatzeko, zuzentzeko eta egiteko ardura du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak..

ETS
ETS, Euskal Trenbide Sarea/Red Ferroviaria Vasca, Eusko Jaurlaritzak 2004an sortu zuen Erakunde Publikoa da, Euskadiko tren sektorea berrantolatzeko eta garraio moten oreka berria bultzatzeko, ingurumen eragin txikiena duten garraioen alde, trenaren alde, batez ere. Euskal Y-aren prozesua gidatzeko erantzukizuna du ETSk, Trenbide Azpiegituren Euskal Kudeatzaile lana betez.

Euskotren
Euskotren Euskadin garraioetako operadore aurrendaria da eta urtean 30 milioi pertsona baino gehiago garraiatzen ditu. Euskotrenek zerbitzu publikoa eskaintzen du kalitatean, eraginkortasunean eta segurtasunean oinarrituta, hiritarren mugikortasun beharrizanak asetzen ditu eta merkantzien igarotzean askatasun handiago bat bermatzen du.

Adif
Adif, Trenbide Azpiegitura Administratzailea, Sustapen Ministerioaren menpekoa den enpresa-entitate publikoa da. Adif trenbide-sektoreko dinamizatzaile nagusia da, eta trenbidea garraiobide nagusia bihurtu nahi du, azpiegiturara sartzeko aukera berdintasuna erraztuta.

Sustapen Ministerioa
Lurreko, aireko eta itsasoko garraioen azpiegituretarako Espainiako Gobernuak dituen politikak proposatzea eta betearaztea da Sustapen Ministerioaren ardura.

Europar Batasuna
Europar Batasuna sui generis erregimenean eratutako eskubidezko nazioarteko batasun politikoa da eta Europako Estatu eta herrien komuneko integrazioa eta gobernatzea sustatzeko helburua du.