Euskadiko Trenbide Sare Berria EAEko hiru lurraldeetatik igaroko da. Ibilbidea zehazteko funtzionaltasuna, kalitatea, energiaren aurreztea, jasangarritasuna eta ingurugiroarekiko errespetua hartu dira kontutan. Pertsonen eta merkantzien mugikortasun beharrari erantzungo die erabiliko den lurra ahalik eta gehien optimizatuz.

Trenbide sare berriak izango duen trazatuaren diseinua egitean, orain arte mota honetako azpiegituretan ohikoak ez diren hainbat neurri hartuko dira; ingurugiro-inpaktua gutxituko dute neurriak, adibidez. Horrez gainera, trenbidea Europako neurrien arabera (1.435 mm) eraikiko da eta horrela egindako lehenengoa izango da Euskadin.

Baliabide teknologiko berrienak eta eraikuntza prozesu berritzaileak erabiliko dituzte trenbide sare berri hau eraikitzeko. Esate baterako, abiadura handiko trena erabat "ikusezina" izango da ibilbidearen %60an, tunel azpian joango baita. Guztira, 80 tunel eraikiko dituzte.