BIDAIARIENTZAKO ETA MERKANTZIENTZAKO TRENA

Infografia

Ezaugarriak

Energia aurreztea
Trenbideetako teknologia berriei esker, orain arte baino askoz energia gehiago aurreztuko da. Horretan bi faktorek izango dute eragina: material arinak erabiliko direla eraikitzeko eta trakzio-kate elektronikoak jarriko zaizkiela. Azken hori iraultza garrantzitsua izango da, gainera.
Erosotasuna
Abiadura handiko trenetan bidaiatzea oso erosoa izango da. Bagoi zabalak izango dira, ez da ia mugimendurik nabarituko, eserleku erosoak izango dituzte baita denbora-pasarako bestelako zerbitzuak ere (kafetegia...).
Berehalako sarbidea
Abiadura handiko trenaren geltokiak ez dira ohiko geltokien oso antzekoak izango dira itxuran. Hori bai, bidaiarien irisgarritasuna bermatuko duten neurriak, arkitektura barrerak kentzea eta intermodalitatea bultzatuko dira. Euskal trenbide sare berriak sei geltoki izango ditu: Bilbo (Abando), Gasteiz (Arriaga Parkea), Donostia (Atotxa), Astigarraga, Irun eta Ezkio-Itsaso.
Conexión rápida
Euskadiko hirigune nagusien arteko bidaldiak eta horiek Europako hiriekin izango dituzten konexioak nabarmen murriztuko dira. Izan ere, Euskal Y-an ibiliko diren trenek hartuko dituzten abiadurak orain artekoak baino handiagoak izango dira:

Pertsonen garraioa: 230 km/o
Merkantzien garraioa: 90 km/o